Blog hau erabat animatzeko eta hain aspergarria ez iruditzeko, goaz nik maitemindu dudan bi abestiekin.
Bi abestietan ikusi ahal dezakegu zer motatako kristauak izan behar garen.
Gaztelaniaz daude, baina benetan bien letra oso polita da eta hunkitu egingo zaizue, seguru nago!
Kristautasunaren idazki sakratu eta nagusiak biltzen dituen liburu bilduma da. Erlijio horietako sinestunen ustez, Biblian Jainkoaren hitza jakinarazten zaie gizakiei. Hemen mapa kontzeptual bat usten dizuet non umeei azaltzen die Biblia liburua. Agian, hemendik aholku batzuk hartu ahal ditugu, gero, irakasle bezala gure klaseetan hemen ikasitakoa esladatzeko.
Erlijioa hezkuntzan nola tratatu ahal den pausuak eman aurretik, kristautasuna zertan datza azalduko dut. Lehenengo, teoria guztia jakin behar dugu gero praktiketan aplikatzeko:
Kristautasuna erlijio kristauaren izena da. Bere doktrina Nazareteko Jesusen aginduetan oinarritzen da.
Kristautasun taldearik nagusiena katolizismoa da, gurea.
Katolizismoa: 1000 milioi bataiatu baino gehiago ditu. Bere baitan adar garrantzitsuena Eliza Katoliko Erromatarra
da, baina badaude beste talde erlijioso batzuk, Ekialdeko Elizak
deitzen direnak. Doktrinan Erromarekin bat egiten dute, baina ohitura
eta liturgia kontuetan bereizten dira.Katolizismoa kristautasunaren aldaera nagusia da, batez ere Mendebaldeko Europan, Latin Amerikan, Afrikan eta Filipinaketan zabaldua dagoena. Munduko biztanle guztien seirenak eta fededun kristauen erdiak baino gehiagok dute beren burua katolikotzat. Liburu oso garrantzitsu bat daukate, Biblia. Eta zer da Biblia?