Egunerokoa

Hemen saio bakoitzean egindakoa agertuko da.

Lehenengo astea(urriaren 12-16)

Aste honetan ezin izan dut klasera joan,monitore bezala lan egiten egon naiz eta.

Bigarren astea(urriaren 19-23)

Lehenengo saioa(urriaren 22):

Saio hauetan azaldu digute nola egiten den blog bat. Beraz, azalpena eta gero bakoitzak pentsatu du zer nolako gaia tratatu nahi duen bere blogan. Gai bat erabakitzeko, lehenengo zerrendatu behar izan dugu gustoko ditugun gaiak: Kirola, argazkilaritza, moda, erlijioa…

Azkenik, bloga sortu baino lehen beste blog batzuk ikusi ditugu idei bat hartzeko gero gure blogara esladatzeko.

Bigarren saioa(urriaren 23):

Ostiraleko klasean gure bloga elikatzen jarraitu genuen. diseinu berri bat ipintzen, beste artikulu bat igotzen, letra mota aldatzen, blogaren atzekaldea aldatzen etab.

Momentuz, nire bloga itxura ona dauka, hurrengo astean jarraituko dugu!



Hirugarren astea (Azaroak 1 / 6)


DAL astea izan da. Ez dugu klaserik izan.


Laugarren astea (Azaroak  9 / 13)


Lehenengo saioa (azaroak 12):

Aste honetan egin dugun lehenengo saioan, Word-a nola funtzionatzen duen ikasi egin dugu. Denok dakigu nola idatzi edo lan bat antolatu, baina truko edo aholku hauekin azkarrago egiteko aukera ikasi dugu. Aurkibide era zuzen batean nola egiten den, Orri baten jauzia nola egiten den edo lana ordenatzeko erabiltzen diren teknikak adibidez ikasi egin ditugu gaur.  Oso tresna erabilgarriak dira hauek.  


Bigarren saioa (azaroak 13):

Bigarren saio honetan, IKT-ko lana egiteko taldeak sortu ditugu. Taldeak sortuak, hainbat ariketa egin ditugu: 
Esaldi batzuetaz gure emozioak eta esperientziak partekatu.
Testu bat irakurri eta gure iritzia partekatu ( Jetas y pasotas)
Taldearen araudia eta lehenengo akta egitea.


Bosgarren astea (Azaroak 16-20) 


Lehenengo saioa (azaroak 19):

Aste honetako lehenengo egunean, proiektuaren hirugarren atalean aritu gara. Hirugarren atal honen  barruan, buru mapa batzuk egin genituen egoeran parte hartzen duten elementuak aztertuz eta IKT-ak ikasgeletan txertatzeko zer egin ahal ditugun hipotesiak zerrendatuz.


Bigarren saioa (azaroak 20):

Saio honetan, hainbat gauza ikasi ditugu. Hasteko, linkak gordetzeko eta antolatzeko aplikazioa ezagutu dugu (Delicious). Jarraitzeko, poriektuarekin jarraitu dugu eta laugarren eta bosgarren ataletan aritu gara. Laugarren puntuan testu bat irakurri dugu eta bosgarrenean informazioa bilatzen ikasi egin dugu.


Seigarren astea ( Azaroak 23 / 27)


Lehenengo saioa (azaroak 26):

IKASLE GREBA


Bigarren saioa (azaroak 27):

 Saio honetan gaitasun digitala landu egin dugu hainbat link deliciousen txertatuz. Honetaz aparte, txertatutako link hauetatik bat aukeratu dugu. Honen ondoren, link hau jorratzen dituen edukiak landu ditugu materiala aztertzeko fitxa batean.(Egelan datorrena)

Beste aldetik, 2.0 aplikazio bat aukeratu egin dugu beste fitxa bat betetzeko aplikazio honek dituen ezaugarriak partekatzen.


Zazpigarren astea(Azaroak 30/ Abenduak 4)


DAL astea izan da. Ez dugu klaserik izan.


Zortzigarren astea (Abenduak 7/11)


Lehenengo saioa (Abenduak 10):

 Gaur, pasaden egunean hasi genuen fitxekin jarraitu dugu eta fitxa hauek amaitu ostean, egoera berdifinitu egin dugu (proiektuaren azken-aurreko atala). Amaitzen goaz. Gainera, klasea edo ordua bukatu baino lehen amaitu egin dugu eta unitate didaktikoa egiteko ideiak pentsatu egin ditugu.


Bigarren saioa (Abenduak 11):

Unitate didaktikoarekin hasi gara, baina ez digu denbora eman amaitzeko. Piroketuaren atal honek oso azpi atal zailak edo korapilatsuak ditu eta etxean bukatzea idei ona iruditu zaigu.


Bederatzigarren astea (Abenduak 14/ 18)


Lehenengo saioa (abenduak 17):

Proiektua aurkezteko erabiliko dugun slide share-arekin aritu gara.

Bigarren saioa (abenduak 18):

 PROIEKTUAREN AURKEZPENEKIN BUKATU DUGU.

No hay comentarios:

Publicar un comentario