Erlijioa pertsona edo gizatalde baten sinesmen multzoa da, bereziki mundu espiritualarekin lotzen gaituena. Horrekin batera, erlijio hitza sarri erabiltzen da harreman horretatik sortzen diren kode etiko eta moralak edo erakunde-egiturak definitzeko.
Erlijioa modu askotara defini daiteke:
- Gizaki batek bere gainetik dagoen Jainko edo bestelako izaki baten onartzeko egiten duen egintza. Gehienetan izaki hori ohoratu eta goretsi egiten du, eta beragandik jasotako arauen arabera bizi ohi da.
- Gizakiak bere gainetik dagoen izaki bati eskaintzen dion begirunezko, maitasunezko edo beldurrezko tratua, erritu jakin batzuen bidez egikaritzen dena.
- Fede eta gurtza sistema zehatza.
- Latinezko religare kontzeptuan sakonduz, gizakia Jainkoarekin edo munduarekin harremanetan jartzen duen erritu eta sinesmen multzoa.
- Gizakiaren ahaleginez Jainkoarengana berriz gerturatzea.
Hainbat erlijio mota daude:
Erlijioen ohiko sailkapena honakoa da:
- Animista
- Dualista
- Monoteista
- Politeista
No hay comentarios:
Publicar un comentario